Filosofia espekulatiboa

Filosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua dagoena. Filosofia kontinentala deitu izan denaren ondoan azaltzen terminoa da, filosofia sistema eta teoria itxiekin loturik, filosofia analitikoarekin kontrajarrita. Filosofo batzuentzat, Hegelentzat kasu, filosofia egiteko modu gorena da; besteentzat, berriz, guztiz arbuiagarria da; Bacon-ek esaterako espekulazioa bere burua elikatzen duen arrazoia besterik ez dela adierazi zuen. Kantek ezagutza espekulatiboa eta naturaren ezagutza bereizi eta espekulazioa objektuaren kontzeptuei dagokien ezagutza gisa definitu zuen; metafisika arrazoiaren ezagutza espekulatibo guztiz isolatua dela baieztatu zuen orobat. 1

Erreferentziak

1.
Speculative philosophy. dominicanu.ca. http://www.dominicanu.ca/sites/default/files/pdfs/Speculative%20Philosophy.pdf. Accessed 2018.