Filosofo-erregea

Filosofo-erregea Platonek polis edo hiri idealari buruz zuen kontzepzioa adierazteko erabiltzen den esamoldea da. Haren arabera, gobernu ona filosofoen edo filosofia lantzen dutenen eskutik baion ezin da etorri. Ideia hori Errepublika izenburuko solasaldian eman zuen, eta horrekin batera filosofo-errege horien heziketa nola garatu behar zen azaldu zuen.

Platon testua: Errepublika, 473d

Filosofoek Estatuetan gobernatu edota errege eta aginari deitzen diren horiek modu zintzo eta egoki batean filosofia egin ezean, botere politikoa eta filosofia pertsona berean uztartu eta egun egiten duten bezalaxe nortasun desberdinek bi bide horietatik banandurik ibiltzea zorrotz debekatu ezean, ez da izango, Glaukon maitea, ez Estatuen, ez eta gizateriaren ere, gaitzentzako amaierarik.