Finantza autonomiaren ratioa (autonomia finantzarioaren ratioa)

Finantza autonomiaren ratioak edo autonomia finantzarioaren ratioak enpresak bere jarduera epe luzera garatzeko duen berezko gaitasun finantzarioa erakusten du, kanpoko finantzaketaren mendean egon gabe. Honela kalkulatzen da:

    \[Finantza-autonomia=\cfrac{ondare garbia}{pasibo\ galdagarria}\]

Finantza-autonomiaren ratioa zorpetze-ratioaren alderantzizkoa da, eta zenbat eta handiagoa izan, enpresak orduan eta autonomia handiagoa izango du.

Ratioaren balio egokiena sektore ekonomikoaren eta koinutura ekonomikoaren araberakoa da, baino 1.5 baino handiagoa denean, enpresak bere baliabide propioekin aski eta sobera finantzaturik dagoela esan nahi du, eta ez du arazorik izango kanpoko finantzaketak eskaintzen dituen aukeren artean, gehien interesatzen zaiona hartzeko. 0.7 baino txikiagoa bada berriz, egoerak autonomia finantzario eskasa du eta arazoak izango ditu kanpoko finantzaketa lortzeko.