Finantza-oreka

Enpresa bat finantza-orekan dagoela esaten da, egindako inbertsioak behar bezala finantzatu direnean epe laburrera nahiz luzera. Enpresak epe luzeko baliabideak beharko du bere aktibo ez korrontea eta bere jardueran une oro behar duen aktibo korrontearen zati bat (ikus, maniobra-funtsa) finantzatzeko, gainerako aktibo korrontea finantzatzeko epe laburreko baliabideekin nahikoa izango duen bitartean. Finantza-orekak beraz, epe labur, ertain eta luzeko zorrak ordaintzeko ahalmena jasotzen du, likidezia eta kaudimena alegia. Finantza-oreka aztertzeko enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa egiten da, ratio finantzarioen bitartez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, financial balance; gaztelaniaz, equilibrio financiero.