Finantzaketa-iturriak

Finantzaketa-iturriak edo finantzazio-iturriak enpresak finantzatzeko (ikus, finantzaketa) baliatzen dituen baliabideen jatorria da. Iturri horiek bi sail nagusietan banatzen dira: alde batetik, barne finantzaketa edo autofinantzaketa dago, enpresak berak sorturiko baliabideen bitartez finantzatzen denean; eta kanpo finantzaketa, enpresak bere proiektuak bideratzeko besteren bati, kanpoko bati alegia, eskatzen dizkionean baliabideak. Barne finantzaketan baitan, amortizazio ekonomikoak (enpresak bere ondasunen balio-galera estaltzeko funtsa osatuz) eta erreserbak (irabazien zati bat funts propioak gehitzera eramanez). Kanpo finantzaketaren baitan askoz ere aukera zabalgoak daude: finantza entitateei eskaturiko maileguak eta kredituak, hornitzaileen ordainketak geroratzea, diur-laguntza publikoak, bazkideei kapital gehiago eskatzea edo bazkide berriak sartzea (kapital-zabalkuntzak, alegia), leasing, factoring eta crowdfounding, besteak beste.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, source of financing; gaztelaniaz, fuentes de financiación.