Finantzarizazioa

Ekonomia orotan produktu eta zerbitzuen fluxu fisiko edo ekonomikoa dago, enpresa ekoizleetatik enpresa eta familia erosleetara, eta baita ere finantza-fluxu bat, dirua mugitzen duena, produktu eta zerbitzu horiek finantzatzeko behar den finantzazioa ematen duena, erosleek ordaintzen duten prezioaren bitartez lehen maila batean. Finantzarizazioa fluxu finantzarioak ekonomian duen pisua handitu edo ibilbidea luzatzea da, ekonomia erreala eta produktiboa gutxietsi eta baztertzeraino, finantza-maila gehigarriak ezarriz, azkenean kreditu-burbuilak sortuz eta espekulazioa sustatuz. Finantza merkatuen desregulazioak eta liberalizazioak bideratzen dute finantzarizazioa, era guztietako finantza trukeak baimenduz.

Erreferentziak