Exekutagarria

Ez nahastu autoexekutatu kontzeptuarekin.

Informatikan, fitxategi exekutagarria edo, besterik gabe, exekutagarria ordenagailuak programa informatikotzat hartzen duen fitxategia da, eta beraz hura aktibatuta bere osotasunean exekutatzen hasten dena, erabiltzailearen bestelako eskuhartzerik gabe, baina aldi berean erabiltzailearentzat zuzeneko aplikazioa (testu prozesagailua, kalkulu orria, ...)  ez dena. Fitxategi exkutagarriak izaten dira instalazio programak, behin klikatuta, osorik exekutatzen direnak. Exekutagarriak haien fitxategi izenek barnehartzen duten luzapenaren edo bestelako datuen bitartez (adibidez, .exe) esleitzen diote exekutagarri izaera.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, executable file; gaztelaniaz, fichero ejecutable.