Fitxategi-luzapena

Fitxategi-luzapena fitxategi informatiko baten izenari bukaeran txertatzen zaion hiru (batzuetan bi) karaktereko zerrenda bat da, puntu baten ondoren jarrita, fitxategi mota adierazten duena. MS_DOS eta Windows fitxategi-sistemetan luzapena fitxategiaren izenetik bereizten kate edo zerrenda da, sistemak fitxategi mota identifikatu eta hura zabaltzeko beharrezkoa den softwarea aukeratzeko erabiltzen dena. Beraz, fitxategi sistema horietan, fitxategi-luzapena metadatu bat da. Unixen eta eratorritako sistemetan, luzapena izen osoaren zati besterik ez da, eta fitxategi mota besterik ez du adierazten, ordenagailu "barruko" inplikazioarik gabe.

Jarraian gehien erabilitako fitxategi-luzapenak adierazi eta azaltzen dira:

  • .jpg, .png eta .svg: fitxategi grafiko-motak
  • .pdf: testua, irudiak eta bestelako objektuak barneratzen dituen fitxategi mota, plataforma anitzetan erabiltzen dena, bereziki inprimaketa aurretik bistaratzeko.
  • .txt: testu hutseko formatua
  • .rtf: formatua duen testua
  • .doc: Microsoft Word softwareko dokumentua

Beste hizkuntzetan: ingelesez, filename extension; gaztelaniaz, extensión de fichero.