Fijazioa edo fixazioa (psikoanalisia)

Psikoanalisian, fijazioa edo fixazioa subjektu baten libido edo desira sexualaren objektu nagusia eta indar handikoa da, pertsona, iruditeria edo objektu fisiko bat ere izan daitekeena, bereziki haurtzaroan zehar bereganatzen dena. Aldi berean, haur bat bere garapen psikosexualeko faseetako batean harrapaturik geratzen denean gertatzen den egoera ere bada.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, fixation; gaztelaniaz, fijación.