Folklorea (definizioa)

Folklorea gizatalde batek tradizioz, ohituraz nahiz ahoz, jaso eta transmititu egiten duen elementu konkretu eta ez abstraktoen multzoa da, tokikoak eta bereziak, beste gizataldeetatik bereizten dituztenak, eta beraz gizataldeari herri (folk) izaera eman eta haren kultura osatzen dutenak. Horrela, folklorean biltzen dira, besteak beste, kantuak, dantzak, ahozko literatura, mitoak, jantziak, gastronomia, artisautza eta lanbideak. Folklore hitza ingelesetik dator, folk (herri) eta lore (jakintza) hitzak uztartuz; egun aipatu dugun kontzeptua izendatzeko gehien erabiltzen den terminoa bada ere, beste termino batzuk proposatu eta erabili dira ingelesezko mailegua erabili behar ez izateko: folkloristika, demosofia eta demologia.

Erreferentzia