Ahoskuntza (fonazioa)

Ahoskuntza edo fonazioa gizakiak orokorrean ahotsa sortzeko burutzen duten prozesua da. Ahoskuntza-organoak dira birikak, laringea, ahots hariak, aho barrunbea (hortzak, albeoloak, ahosabaia, mihia eta ezpainak) eta sudur barrunbea. Zentzu hertsiagoan, ahoskuntrza edo fonazioa giza ahotsaren lehen fasea baino ez litzateke izango, biriketako haizea ahots hariak bibrarazten dituenean. Bigarren fasea, non aho eta sudur barrunbeetako elementuek hatzen duten parte, artikulazioa da.

Ikus, gainera