Fondoen jatorria eta aplikazioa

Fondoen jatorria eta aplikazioa edo funtsen jatorria eta aplikazioa bi une ezberdinetan enpresa batean izandako ondare-masen aldaketak jasotzen dituen kontabilitate-egoera edo agiria da, enpresaren jardueran sortutako baliabideen jatorria eta horiek zertan baliatu diren erakusten duena. Jatorriak enpresara sartzen diren baliabideak dira eta aplikazioak baliabide horiek zertan erabiltzen diren. Jatorri eta aplikazioen artean oreka dago: jatorrien eta aplikazioen zenbatekoak berdinak dira.

Jatorrietan lortutako mozkinak, fondo propioen eta eta epe luzeko galdagarriaren gehikuntzak, eta maniobra funtsaren eta aktibo finkoaren murrizketak daude. Aplikazioetan, aitzitik, izandako galerak, fondo propioen eta ete luzeko galdagarriaren murrizketak eta maniobra funtsaren eta aktibo finkoaren gehikuntzak daude.