Fonemak

Hizkuntzalaritzan, fonemak hizkuntza batean hotsez adieraz edo artikulatu daitezkeen soinu unitate fonologiko txikienak dira, hitzak bereizteko balio dutenak. Adibidez, euskeraz, ama eta aza hitzak bereizten ditugu, desberdin ahoskatzen diren bi fonema desberdin dituztelako, z letrarekin idatzen dugun /s/ fonema eta m letrarekin idatzen dugun /m/ fonema.Pentsa liteke fonemak ahots-soinuak besterik ez direla, baina ez da horrela, fonemak esanahi desberdinak, hitz desberdinak alegia, osatzen dituztenĀ  soinuak dira. Adibidez (soinuak [ .. ] formatoan eta fonemak / .. / formatoan idatziz), [harri] eta [haarri] esatean euskaraz, harritu egingo ginateke besterik gabe, [haarri] esatean, [a] soinua luzatu egin delako, baino ez genioke esanahi desberdin bat emango, [a] eta [aa] soinuak /a/ fonema berdinari dagozkiolako. Ingelesez ordea, ez da gauza bera gertatzen, adibidez, sheet hitza [shiit] esan behar da, i luzearekin alegia, eta shit hitza, [shit] esan behar da, i laburrarekin, bi soinu horiek esanahi desberdinetara daramatelako ingelesez; beraz, i laburra eta i luzea, [i] eta [i:] bereizi behar dira ingelesez, gaizki ulertzeak saihesteko.

Ikus, gainera