Forma paraleloak (psikometria)

Psikometrian, eta bereziki testen fidagarritasunari buruz, forma paraleloak edo forma baliokideak testa osatzen duten bateko bi galdera multzo dira, galdera komunik gabe, eta haiek osatzen duten testa bezalatsu, ikergai den konstruktoa edo trebezia neurtzen dutenak. Forma paraleloetan lorturiko puntuazioen arteko korrelazioa positiboa eta sendoa bada, testak barne koherentzia duela irizten da, eta beraz fidagarria izateko funtsezko irizpideetako bat betetzen duela.