Formalismoa (artea)

Formalismo artistikoa artearen teoria kritikoa da, artelan baten balioa edo meritua bere ezaugarri formalen arabera baloratzen duena, hau da, lana garatzeko teknikaren perfekzioa irizpidetzat hartuz; adibidez, margolaritzan, marra, perspektiba, kolorea, konposizioa eta beste ezaugarriak modu zuzen eta orekatuan baliatzen diren baloratu beharko luke kritikoak. Horretarako, artearen historian garatu diren joerak eta erritmoak aztertu eta lege estetiko unibertsalak ezarri behar dira artean, artelanari buruzko iritzia taxuz eman ahal izateko. Beraz, formalismo artistikoan baztertu egiten dira artistak nahiz munduari eta bizitzari adierazi egin nahi izan dituen ideia, sentimenduak eta pertzepzio pertsonalak, alderdi horiek guztiak guztiz subjektiboak direlakoan. Formalismoaren aurka, artelanen oinarrian dagoen ikuskera pertsonala eta kolektiboa kontuan ez hartzea  eta artistarik gabeko artea proposatzea aipatu dira.

116 hitz
Kategoriak