Frankfurteko eskola 1920 eta 1930eko hamarkadetan sortutako eskola marxista da, hiri hartako Institut für Sozialforschung ("Gizarte Ikerketarako Institutua") izeneko erakundearen inguruan mamitua. Eskolaren xedea positibismoak eta materialismoak kutsatu gabeko marxismo bat garatzea izan zen, eta kultura lehenetsiz (marxismoan gainegitura edo superestruktura deitzen dena) gizartearen aldaketan. Eskolak sortutako ekarpenei eta korronten multzoari teoria kritikoa deitu zaio. Eskolako filosofo nabarmenak izan ziren Max Horkheimer, Theodor W. Adorno, Jürgen Habermas eta Herbert Marcuse izan ziren.
Loturiko artikuluak
Pentsamendu edo pentsaera bakarraPentsaera bakarra edo pentsamendu bakarra diskurtso ideologiko itxi eta osoa da, eta beraz totalitariotzat har daitekeena, bestelako diskurtsoekiko elkarrekintza ukatzen duena. Arthur Schopenhauer (1788-1960) alemaniar filosofoak aipatu zuen…
Teoria kritikoaTeoria kritikoa, batzuetan soziologia kritikoa ere deitua, gizartearen kritika eta aldaketa helburu dituen teoria da, gizartea osotasunean harturik, gizartea ikertzea eta azaltzea helburu duen ikuspuntu soziologikoaren aurkakoa. Teoria…
PositibismoaPositibismoa, zientzia positiboa ere deitua, jakintza hautematean eta esperientzian beste ezertan oinarritu behar ez dela aldezten duen eskola epistemologikoa da, metafisika oro baztertuz. Horrela, positiboki emana dagoen hura, esperientziako…