Fundazionalismoa

Fundazionalismo izeneko teoria epistemologikoaren arabera, sinesmen eta ezagutzak baliozkoak izango dira fundazio, axioma edo oinarri sendoetatik, ziur eta zalantzarik gabekoetatik, eratortzen direnean, inferentzia logikoa erabiliz. Fundazionalistak izan ziren Vienako zirkuluaren inguruan bildu ziren filosofoak, positibismo logikoaren edo enpirismo logikoaren ingurukoak alegia.