Funtsa (liburutegiak)

Bibliotekonomian, funtsa liburutegi batean biltzen diren liburu edo bestelako material idatzien bildumetako bakoitza da, jatorri (pertsona baten dohaintza, esaterako) edo gai (feminismoa, adibidez) berekoak. Gehienetan, liburutegiko leku fisiko berezi batean gordetzen da, eta izen propioa hartzen du. Liburutegietan ohikoa da funts zaharra, XIX. mendea baino lehenago plazaratutakoa, eta irakurle arruntaren esku ez dagoena.