Estatistikan, funtzio karakteristikoa zorizko aldagai baterako definitzen da era honetan:
unitate irudikaria izanik.
Funtzio karakteristikoa beti existitzen da, helburu berdinarekin eratutako momentuen funtzio sortzailea ez bezala, eta zorizko aldagaiaren probabilitate-banaketaren ezaugarriak eta propietateak zehazten ditu, modu osotuan (eta hortik karakteristiko izenondoa): funtzio karakteristiko bati probabilitate-banaketa jakin bat dagokio, eta alderantziz. Adibidez, funtzio karakteristikoa zorizko aldagai baten momentuak kalkulatzeko erabiltzen da. Horrela, funtzio karakteristikoa probabilitate-banaketak definitzeko aukera bat da, dentsitate-funtzioak eta banaketa-funtzioak bezalaxe.