Funtzionalismoa

Funtzionalismoa soziologiaren eta antropologiaren korronte epistemologikoa da, gizarteko eta kulturako elementuak haien funtzioaren arabera definitzen dituena, organismo bizi baten atalak eta organoak bailiran, azkenean sistema osoaren helburuak eta funtzioak betetze aldera, sistemaren iraupena eta bere kideen beharren asetzeko alegia. Epistemologia teleologikoa da, beraz. Epistemologia kontserbadoretzat jo izan da, gatazka eta aldaketa azaldu egiten ez dituelako, eta beraz horiek ezeztatu eta ukatu, sistemaren helburuak lortzeko aurkako faktoreak direnez; horien ordez, disfuntzioaren terminoa erabiltzen du.1 Adibidez, gizartean dauden desberdintasun sozial eta ekonomikoak justifikatu egiten ditu, bakoitzaren merituen emaitzak direnez, eta bizimodu hobea izate aldera lehiakortasuna eta aurrerapena bultzatzen dituztenez. gai horri buruz eta beste hainbatetan ateratzen dituen ondorioak direla eta, alborapen ideologiko nabarmena eskolatzat hartu da, liberalismoaren baitan. Aldi berean, korronte enpirista da, ikerketetan datuen garrantzia nabarmentzen duena. Émile Durkheim eta Herbert Spencer izan ziren ikuspuntu funtzionalistaren aitzindariak XIX. mendean. XX. mendean, Ameriketako Estatu Batuetan nagusitu zen korronte epistemologikoa izan zen, bereziki Bigarren Mundu Gerraren ondoren; hain zuzen, Harvard-eko Unibertsitatetik jardun zuten Talcott Parsons eta Rober K. Merton soziologoek funtzionalismoaren teoriko nabarmenenak izan dira XX. mendean.

Erreferentziak

1.
Legge K. The Blackwell Encyclopedic Dictionary of Organizational Behavior. In: Functionalism. ; 1998:0000.