Funtzionaltasuna (funtzionalitatea)

Agian funtzionaltasuna adiera psikologikoan bilatzen ari zinen.

Funtzionaltasuna edo funtzionalitatea produktu bat eroso, erabilgarria eta praktikoa izatearen nolakotasuna da, produktuaren diseinuak eta prestazioek osatzen dutena. Ingeniaritzan, ergonomia da funtzionaltasuna produktuaren edo jarduera baten ezaugarriak gizakiaren gorputzera eta portaerara nola moldatu behar diren ikertzen duen alorra.

Era berean, funtzionalitatea produktu batek dituen prestazioetako bakoitza ere bada; adibidez, smartphone batekin egin daitekeen jarduerak eta lanak haren funtzionalitateak dira.