Gainbalioa

Marxen filosofian, gainbalioa lanaren erabilera-balioaren eta truke-balioaren arteko diferentzia da. Langileek kapitalistari saltzen diote lana, eta horren trukean jasotzen duten soldata da truke-balioa da. Erabilera-balioa,lan horrekin ekoizten diren salgaien balioa alegia, handiagoa da ordea. Langile bati ordaintzen zaion soldata 1000 eurokoa bada, kapitalistak lan horren emaitza salduz hori baino gehiago, 1500 euro esaterako, eskuratzen duelakoa da. Diferentzia hori, 500 euro, da gainbalioa, eta kapitalistaren mozkinaren jatorria eta langilearen esplotazioaren iturburua da filosofia marxistan. Kapitalismoan, berriz, gainbalio horren zuzentasuna defendatzen da, enpresariak bere negozioan sartzen duen kapitalaren eta bereganatzen duen arriskuaren ordainsaria delakoan.