Gainbegiratutako ikaskuntza eta gainbegiratu gabeko ikaskuntza

Gainbegiratutako (gainbegiratuzko) ikaskuntza (ikasketa) eta gainbegiratu gabeko ikaskuntza (ikasketa)  ikaskuntza automatikoa garatzeko bi moduak dira, eskuartean ditugun datuen araberakoak. Ikaskuntza gainbegiratua dela esaten da, ikaskuntzarako oinarritzat hartzen diren datuetan iragarri edo aurresan beharreko aldagaiari buruzko datuak ditugunean (adibidez, pertsona batek kreditu bat itzuliko duen ala ez iragartzeko, kreditua eskatu duten pertsonen adinak, sexua, soldata, eta baita ere kreditua itzuli zuten ala ez dakizkigunean). Berriz, ikasketa gainbegiratu gabea dela esaten da, iragarri beharreko aldagairi buruzko daturik ez dugunean, aurreko adibidean gure datu-basean aurreko bezeroek kreditua itzuli ala ez ez dakigunean alegia.

Gainbegiratuzko ikaskuntzaren teknikak erabaki zuhaitzak, erregresio-analisia, Bayes sailkapena, Support Vector Machines, analisi diskriminatzailea eta ensemble metodoak dira, besteak beste. Gainbegiratu gabeko tekniketan berriz clustering edo multzokatzea eta osagai nagusien analisia daude.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aprendizaje supervisado y aprendizaje no supervisado.