Gainestimazioa eta azpiestimazioa

Gainestimazioa eta azpiestimazioa magnitude baten neurketan, populazioen zenbaketan eta parametro estatistikoen estimazioan eta zenbaketan izaten diren akatsak dira, ikerketan gertatzen diren errore sistematikoen ondorioz. Gainestimazioa gertatzen da egiten den estimazioa edo zenbaketa benetako balioa baino handiagoa denean; azpiestimazioa berriz, egindako estimazioa benetako balioa baino txikiagoa denean. Gainestimazioa eta azpiestimazioak estimatzaile desegokiak erabiltzeagatik gerta daitezke (ikus, alborapena), populazioen zenbaketan omisioak (azpiestimazioaren kasuan) eta zenbaketa bikoitzak (gainestimazioak egiteagatik) edo besterik gabe neurketa-tresna desegokia edo kalibratu gabea erabiltzeagatik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, overestimation and underestimation; gaztelaniaz, sobrestimación y subestimación.