Gainkostuak

Gainkostuak aurrekontu batean ezarritako kostuak gainditzen direnean gertatzen diren kostuak dira. Aurreikusi gabeko lanak sortu edo  erabilitako gai eta egindako lanak garestitu direlako sor daitezke, baina askotan arrazoi horiek aitzaki moduan erabiltzen dira adostutako prezioa igoarazteko. Ohikoak izan dira eta badira oraindik kontratazio publikoan, gobernantza arazo larriak sortuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, extra costs, surcharges; gaztelaniaz, sobrecostes.