Gainkualifikazioa

Gainkualifikazioa gertatzen dela esaten da langileek beraien prestakuntza akademiko eta gaitasun profesionalei dagozkien baino maila txikiagoko lanpostuetan lan egiten dutenean. XX. mendearen bukaeratik bereziki unibertsitateko graduatuen artean gertatu den egoera da, unibertsitateak ustez duen ospeagatik edo igogailu sozialtzat harturik. Gainkualifikazio mota hori unibertsitatean izandako masifikazioaren ondorioa da, lan merkatuak ezin baititu jaso unibertsitatetik ateratzen diren graduatu guztiak. Kualifikazio eskaseko lanpostuetako soldata eskasak eta horien prekarizazioa izaten dira gazte gehienek ikasi eta kualifikazioa altuak eskuratzeko ahalegina egiteko arrazoiak, maila altuko lanpostuak eskuratu nahian (ikus gainera, mugikortasun soziala). Kualifikazioari aurre egiteko lanbide heziketa sustatzea izaten da gehienetan proposatzen den neurria, baino lanpostu horietako soldata igoera eta kondizioen hobekuntzarekin lotu behar da arrakastatsua izan dadin.

Ikus, gainera

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sobrecualificación.