Gainturismoa eta azpiturismoa

Gainturismoa eta azpiturismoa masa-turismoaren eta globalizazioaren ondorioz gertatzen diren polarizazio-fenomenoak. Gainturismoa dagoela esaten da turismoaren masifikazioa gertatzen denean. Azpiturismoa berriz, eskualde batzuk turismotik at geratzen direnean gertatzen den fenomenoa da. Bi fenomenoek lurralde-desoreka eta garapen ekonomiko asimetrikoa eragiten dituzte, espezializazioa eta ondoriozko dependentzia ekonomikoa sorraraziz. Ondorio negatibo horien aurka, hurbileko turismoa proposatzen da, lurraldearen berraurkikuntza zirkuituak sustatuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, overtourism; frantsesez, surtourisme et sous-tourisme.