Gainustiapena edo gehiegizko ustiapena

Gainustiapena edo gainesplotazioa, gehiegizko ustiapen edo esplotazioa ere deitua, izaki bizidunen birsorkuntza ahalbidetzen ez duen baliabide naturalen ustiapen ekonomikoa da. Adibidez, egurraren gehiegizko ustiapenak basoen berritzea eragotzi eta deforestazioa ekar dezake; gehiegizko arrantzak, itsasoko espeizeen urritzea eta azkenean horien desagerpena eragiten du, harrapaketek arrain eta beste espezieen ugalketa tasa gainditzen dutelako. Gainustiapena estraktibismoaren eta kontsumismoaren ondorioetako bat da, egun kapitalismoaren garapen modu nagusia dena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, overexploitation; gaztelaniaz, sobreexplotación.