Gainzamak (fiskalitatea)

Fiskalitatean, gainzamak Ogasunari ordaindu beharreko tributuetan garaiz ez ordaintzeagatik ezartzen diren gehikuntzak dira,  eta beraz Ogasunari ordaindu beharreko zorra handitzen dutenak. Gehikuntzak horiek autolikidazioak garaiz ez egiteagatik edo Ogasunak likidatutako kasuetan ordainketan beraduntzeagatik gertatzen dira. Atzerapenaren arabera gainzamen zenbatekoa desberdina izaten da, eta beherapenak ere izaten dira, ordainketa ezarritako epeen barruan egiten bada.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, recargos tributarios.