Gaizkiaren banalitatea Hannah Arendt filosofoak (1906-1975) naziek juduen esterminioa burutzean erakutsitako normaltasuna izendatzeko asmatutako esamoldea da. Terminoa Adolf Eichmann naziaren epaiketara bertaratu ondoren asmatu zuen, Eichmann Jerusalenen liburuan (1963). Eichmannek milaka eta milaka judutarren hilketaren erantzulea izan zen eta hala ere epaiketaren ondoren, Arendtek garbi ikusi zuen Eichmann ez zela ez errudun, ez errugabe, makina totalitario baten pieza bat baizik. Geroztik, gaizkiaren banalitatea gaizkiaren kontzientzia eza adierazteko erabili izan da, ideologia totalitarioek gure banako kontzientzia deusezteko arrsikuaz ohartaraziz, ongia eta gaizkia bereizten ahaztu arte.
Loturiko artikuluak
Ideologia (definizioa)Ideologia balio eta iritzi multzo bat da, azpiko pentsaera moduan garatzen dena, gizartea ulertzean eta harremanak sozial eta politikoak eratzean eragin nabarmena duena. Ohikoa da beste baten pentsaera…
EtikaEtika edo filosofia morala ongia eta gaizkia (zuzena eta okerra) zer diren aztertu, eztabaidatu eta azkenean horri buruz irizpide egokiak jartzen dituen filosofiaren arloa da. Halaber, bertutea, zoriontasuna, askatasuna eta eginbeharra…
DeismoaDeismoa Jainkoak unibertsoa eta mundua sortu egin zituela baina geroztik haietan esku hartu ez duela, hots absente izan dela, baieztatzen duen doktrina teologikoa da. Maiz, gaizkiaren existentzia justifikatzeko…