Galdu arte

Galdu arte Juan Luis Zabala azkoitiar idazleak (1963- ) 1996 urtean plazaraturiko autofikziozko eleberria izan zen.  Idazleak berak eleberrian parte hartuz, narratzaile zein pertsonaia moduan, "ilun, isil, uzkur, izu" den Xepe gaztea du protagonista, narratzailearen lehengusua. Azkoitiko gaztetxeko giroan, eta okupazioa, gazte borroka eta droga bereizgarri izan zituen garaian Xepe gazte protagonistak  izandako ibilera eta amaiera tragikoa kontatzen ditu.