Garbiketa berdea (greenwashing)

Garbiketa berdea, nazioartean greenwashing inglesezko terminoaz ere ezaguna, enpresek ingurumenarekin duten arduraren irudi faltsua emateko eta ingurumenarekin duten jokabidea zuritzeko nahita egindako ahaleginen multzoa da. Termino gaitzesgarria da, garbiketa berdea egiten duen enpresak informazio faltsua, edo gutxienez partziala, zabaltzen duelako, modu argian edo subliminalean. Euskaraz, mailegua erabili da orain arte, garbitu baino zuritu esan beharko litzatekeen arren.

Terminoa 1986 urtean sortu zen, Jay Westerveld ingurumenaren aldeko aktibistak hoteletan eskuoihalak berrerabiltzeko gomendioa ingurumenaren aldeko ekintza bezala aurkezteko enpresek zabaltzen zuten mezua gaitzesteko, aldi berean ingurumena kaltetzen zuten hainbat praktika burutzen zituztelarik.

Terminoa horretan oinarrituta, bluewashing terminoa ere asmatu da, enpresek garatzen dituzten humanitarismo faltsua gaitzesteko. 1

Erreferentziak

1.
Greenwashing Revisited: In Search of a Typology and Accusation-Based Definition Incorporating Legitimacy Strategies. Business Strategy and the Environment. https://onlinelibrary.wiley.com/doi/pdf/10.1002/bse.1912. Accessed 2018.