Gardenki: Banaketa hipergeometrikoa

Banaketa hipergeometrikoak bi motako elementuak (adibidez, pilota zuriak eta beltzak, emakumeak eta gizonak; orokorrean arrakastak eta porrotak deituko direnak) dituen N tamainako populazio batetik, non k arrakasta eta N-k porrot dauden, n elementu aukeratuta, aukeratutako elementuen artean x arrakasta suertatzeko probabilitatea ematen duen probabilitate legea da:

    \[P[X=x]=\cfrac{\displaystyle{k\choose x}{N-k\choose n-x}}{\displaystyle{N\choose n}}\ ; \ x=0,1,2,\ldots,n\]

Banaketa hipergeometrikoari buruz gehiago jakin nahi baduzu, gardenki hauetara jo dezakezu.

Ikasgai hau "Estatistika enpresara aplikatua" ikastarokoa da, EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eskainitakoa. Ikastaroko material guztia hemen aurki dezakezu, PDF formatoan.