Banaketa normala (gausstar legea edo gausstar kanpaia ere deitua) estatistikan gehien erabiltzen den banakuntza da arrazoi hauengatik: kanpai itxurakoa eta simetrikoa da, eta horrela errealitatean maiz agertzen diren fenomeno askotara aplika daiteke (hortik datorkio normal izena), beste hainbat probabilitate-banakuntzen limitea da; eta propietate matematiko interesgarriak ditu.
Banaketa normalari buruz gehiago jakin nahi baduzu, gardenki hauek ikus ditzakezu, eta hemen launaka inprimatzeko moduan.
Ikasgai hau Estatistika: probabilitate teoria eta inferentzia (ekonomia eta enpresa) ikasliburuko ikasgaia da.
Halaber, "Estatistika enpresara aplikatua" irakasgaian ematen da, EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean Josemari Sarasola irakaslearen eskutik.
Ikus, gainera
- Banaketa normalaren taula
- Tutorial: Normal distribution, eduki berdina ingelesez.