Estimatzaile baten lagin-banaketa estimatzaile bati dagokion probabilitate-banaketa da. Estimatzaileak lagineko datuetatik kalkulatzen diren balioak dira, adibidez, datu batzuekin kalkkulaturiko batezbesteko bat. Laginak zoriz aukeratzen direnez, estimatzaileek balio aldakorrak edo zorizkoak hartuko dituzte, lagin horien arabera. Horregatik, laginaren arabera balio ezberdinak hartzen dituztelako hain zuzen, estimatzaileen probabilitate-banaketei lagin-banaketa deitzen zaie.
Kontzeptu horri buruzko gardenkiak eta lagin-banaketa ohikoenak hemen ikus ditzakezu. Orriko launaka inprimatu nahi badituzu, sakatu hemen.
Ikasgai hau Estatistika: probabilitate teoria eta inferentzia (ekonomia eta enpresa) ikasliburuko ikasgaia da.
Loturiko artikuluak
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen duen teoria ekonomiko eta politikoa…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…