Gardenki: Bernoulli prozesuak

Bernoulli prozesua hainbat alditan zehar burutzen den prozesu estokastikoa da, aldi bakoitzean soilik bi emaitza posible daudenean (arrakasta edo zerbait gertatzea, eta porrota edo zerbait ez gertatzea), erabateko independentziaz edo probabilitate konstantearekin. Horren adibideak dira hauek: txanpon baten jaurtiketak hainbat alditan (aurpegiko, gurutzeko); bi motako elementuak dituen ontzi batetik itzulerazko erauzketak. Prozesu horretan, hainbat zorizko aldagaia eta probabilitate banaketa azaltzen dira, eta horietan erabiliena banaketa binomiala da.

Gaiari buruz sakonago ikasteko gardenki sorta hemen ikus ditzakezu.

Ikasgai hau "Estatistika enpresara aplikatua" ikastarokoa da, EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eskainitakoa. Ikastaroko material guztia hemen aurki dezakezu, PDF formatoan.

Ikus, gainera