Gatazka boterea (boterea zentzu zabalean, baliabide eskasak eskuratu edo balio kulturalak zaindu edo inposatzeko erabil daitekeena) eskuratzeko borroka da, non alde eta eragile desberdinek euren interesak defendatzen dituzten. Pertsona biren artekoak izan daitezke, baina nazio-multzo handien artean ere izan daitezke; aldi berean, gatazkak latente edo estaliak nahiz agerikoak eta bortxazkoak izan daitezke (gerren kasuan, adibidez). Uste ohi denaren aurka, gatazkak ez dituzte gizarte harremanak suntsitzen; areago, gatazkak gizarte harremanen funtsezko ezaugarri dira, eta kasu askotan gizarte harremanak sendotu eta gizarte aldaketarako tresna ere izan daitezke.
Beste hizkuntzetan: inelesez, conflict; gaztelaniaz, conflicto.
Loturiko artikuluak
Distentsioa (geopolitika, diplomazia)Politika, geopolitikan eta diplomazian, distentsioa gatazka batean gertatzen den barealdi edo etana, negoziazio eta konponketarako bidea zabalduz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, détente; gaztelaniaz, distensión.
Gizarte estratifikazioaGizarte estratifikazioa egiturazko gizarte ezberdintasuna da, gizabanakoen artean bainoago, gizataldeen artean gertatzen direnak eta haiek hierarkia batean edo era bertikal batean, estrato edo geruza sozialen arabera alegia (simil…
DiplomaziaDiplomazia estatu batean beste estatuekiko harreman politiko, ekonomiko eta administratiboez arduratzen diren pertsona eta erakundeen multzoa, hala nola anbaxadoreak eta kontsulak, nahiz haiek garatzen duten jarduera da, modu…