Generatibismoa, gramatika sortzailea edo biohizkuntzalaritza jaiotzetik hizkuntza sortu eta ulertzeko berezko ahalmena dugula baieztatzen duen teoria da. Horrela, hizkuntza naturala automatikoki, kutxa beltz batean bezala, ikaskuntza handirik gabe eta erregela gutxi batzurekin, garatuko litzateke. Horrela, generatibismo innatismoaren aldeko teorien artean litzateke. Teoria horren oinarriak Noam Chomsky estatubatuar hizkuntzalariak plazaratu zituen Syntactic Structures liburuan, ordurarte hizkuntzalaritza teorian nagusitu ziren konduktismoaren eta estrukturalismoaren kontrakarrean.
Loturiko artikuluak
KonduktismoaKonduktismoa portaera kanpotik datozen estimuluen eraginez sortutako erantzuna dela baieztatzen duen ikaskuntzaren eta portaeraren teoria eta eskola psikologikoa da. Ivan Pavlov fisiologoa (1849-1936) eta J. B Watson psikologoa (1878-1958) izan ziren teoria…
DisfemismoakDisfemismoa pertsona edo egoera izendatzeko erabiltzen den hitz iraingarri, mespretxuzko edo gaitzesgarria da. Disfemismoz izendatzeko modu arrunt bat sarkasmoa da.
Sapir-Whorf hipotesiaSapir-Whorf hipotesia hizkuntzak mundua ikusi eta pentsatzeko modua baldintzatu eta mugatu egiten duela baieztatzen duen hipotesia da. Beste era batera esanda, munduaren ikuskerak edo kontzientziak hizkuntza baldintzatu ordez,…