Genero epidiktikoa

Genero epidiktikoa edo genero erakuslea (latinez, genus demostrativum) erretorika klasikoaren hiru generoetako bat da, Anaximenes Lampsakokoak egindako sailkapenaren arabera, genero judizialarekin eta politikoarekin batera. Iraganeko gertakari eta pertsonaiei buruzkoa da, zeinetan publikoak ez duen inongo eraginik, eta beraz helburua publikoaren hizlariarenganako atxikimendu soila da. Genero politikoko eta judizialeko murrizketarik gabe, hizlariari erretorikaren arte guztia zabaltzea ahalbidetzen dion generoa da.