Genero-identitatea

Genero-identitatea norberak bere generoari buruz, maskulinoa edo femeninoa den, duen ikuskera da, genero-kategoria bati buruzko autosailkapena alegia, betiere maskulinoa eta femeninoa kontzeptu sozial eta kulturaltzat hartuz, eta ez biologikoak . Era zabalago batean, eta maskulino/femenino dikotomian jausi gabe, genero-kategoria baten baitan kokatzegatik pertosnak batek dituen sentimendu eta pentsamenduen multzoa da.

Orokorrean, genero-identitatea pertsonaren baitan garatzen da, baina gizartean maskulinoari eta femeninoari buruz ezartzen diren rol, estereotipo eta portaeren eraginpean. Ildo horretatik bi motako ikuspegiak landu dira genero-identitatea ikertzeko: alde batetik, genero-identitatea batez ere sukjektuaren baitan garatzen diren prozesu psikologikoen emaitza lizateke; eta bestetik, faktore sozialak nabarmentzen dituztenak identitate horren eraketan.

Erreferentziak