Genero-parekidetasuna (genero-parekotasuna)

Genero-parekidetasuna edo genero-parekotasuna gizonek eta emakumeek gizartean ordezkaritza, ardura edo botere-karguetara aukera, neurri eta maila berean heltzeko printzipio eta politika da, genero-berdintasuna helburua duena. Genero-parekidetasunerako politika nagusietako bat genero-kuota da, arlo bakoitzean emakumeen gutxieneko presentzia ziurtatzeko, emakumeen portzentaje minimoaren edo gizonen eta emakumeen txandakatzearen bitartez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, gender parity; gaztelaniaz, paridad de género.

Ikus, gainera