Generoa (definizioa soziologian)

Generoaren definizioa gizon eta emakumeen arteko bereizketa eta desberdintasun biologikoak adierazteko ere erabiltzen bada bada ere, zentzu hertsian generoa gizon eta emakumeei gizarte batean egozten zaizkien rol, jokabide, igurikimen, pentsaera eta sentimendu desberdinen multzoa da, gizon eta emakumeen ezaugarri biologiko desberdin horietatik haratago. Esan liteke baita ere generoa kultura batean maskulinitatea eta feminitatea defintzeko modua dela. Aitzitik, gizon eta emakumeen desberdintasun anatomiko eta biologikoak adierazteko sexu hitza hobesten da gaur egun.