Gentrifikazioa

Gentrifikazioa (ingelesezko mailegua, gentry hitzetik, "klase aberatsa") hirietako erdiguneko auzo batzuetan maila sozioekonomiko ertain-altuko klase sozialek egiten duten birrokupazioa da, birgaitze arkitektoniko eta urbanistiko baten ondoren, bertako klase apalak baztertuz eta beste auzo batzuetara mugiaraziz. Urte batzuetan zehar gertatzen den prozesua, bereziki lurzoruaren prezioaren gorakadak eraikin degradatuak dituzten auzoetan eragiten duen espekulazioak sorrarazitakoa: klase apalek euren etxebizitzak birgaitzeko baliabide eskasak dituztenez, euren etxebizitza degradatuak merke saldu beharrean daude, eta etxebizitza eta eraikin horietan birgaitze-lan handiak egin ondoren, klase altuagoko partikularrek erosten dituzte, espekulatzaileak tarteko kasu askotan. Biztanleria zaharkitua eta alokairuaren nagusitasuna izaten dira gentrifikazioa jasaten duten auzoen beste ezuagarri batzuk. Sarri, udaletatik bultzaturiko plan urbanistiko zabalen ondorioz ere gertatzen dira.1

Erreferentziak

1.
Gentrificación. In: Diccionario de Urbanismo. Cátedra; 2013:184.