Geriatria eta geriatrikoa

Geriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza  agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa bereziki adinekoak erasaten dituen gaixotasuna da, eta erresidentzia geriatrikoa, adinekoak zaindu egiten dituen etxea.