Gida aurrekontua

Gida aurrekontua enpresako arlo guztietako aurrekontuak jasotzen dituen agiria da, enpresak ezarritako helburuen arabera. Gehienetan urtebetera aurreikusita, enpresak helburu gisa planteatu dituen salmenta kopurutik abiatzen da, eta gero salmenta horietarako beharrezkoak diren ekoizpen-aurrekontuak, inbertsio-aurrekontuak, lan-aurrekontuak eta erosketa-aurrekontuak jasotzen ditu. Halaber, aurrekontu horietarako guztietarako beharrezko izango diren finantza eta kutxa-aurrekontuak jaso behar ditu.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, presupuesto maestro.

Ikus, gainera