Giniren indizea

Giniren indizea herrialde edo eskualde bateko errentaren banaketan dauden ezberdintasunen magnitudea adierazten duen koefiziente bat da. 0-1 tarteko balioak hartzen ditu, eta 1etik zenbat eta gertuago izan, errentaren banaketan orduan eta ezberdintasun handiagoak daudela interpretatu behar da. Indizea kalkulatzeko hainbat formula dauden arren, pertsona eta familien arteko errenten diferentzietan oinarritzen dela esan daiteke.

Giniren indizeari egiten zaizkion kritiken artean, bereziki aipatzen da Giniren indizeak ezberdintasun ekonomikoaren neurri absolutu bat ematen duela, ezberdintasun ekonomikoaren xehetasunetan sartu gabe; adibidez, bi ezberdintasun-egoera aski ezberdinek Giniren indizearen balio berdina eman dezakete, klase pobre, ertain eta aberatsen arteko aldeak bi egoeretan aski ezberdinak izan arren.

Munduko herrialdeetan, Gini indize gehienak 0.3-0.6 bitartekoak dira: Gini indize txikiena, 0.3 ingurukoa alegia, eta beraz ezberdintasun txikiena duten herrialdeak Eskandinaviakoak dira, eta handiena, 0.6tik ingurukoa Latinamerikako eta Afrikako zenbait herrialde.