Giza baliabideak

Giza baliabideak erakunde batean lan egin eta funtzio bat betetzen duten pertsonen multzoa da, bereziki horien ezagutza, trebezia eta motibazioari buruz, horiexek izaten baitira enpresak ingurura azkar moldatu eta lehiakorra izateko behar dituen faktoreak. Garrantzi handieneko ekoizpen-faktorea da, beraz, mugikortasun txikienekoa, eta behar bezala kudeatuta denbora aurrera egin ahala hobetzen doana, esperientziaren bitartez.  Ekoizpen faktore eskasean eta erabaikorrena dela irizten da orokorrean.  Hedaduraz, giza baliabideetaz arduratzen den erakundeko saila izendatzeko ere erabiltzen da. Terminoa 1960an hasi zen erabiltzen, enpresako langileei buruzko ardura motibazioarekin eta erakunde barneko portaerarekin lotzen hasi zenean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, human resources (HR); gaztelaniaz, recursos humanos (RRHH).

Aipuak

  • "Baliabide materialek gauzak posible egiten dituzte, baina pertsona dira gauzatu egiten dituztenak."