Giza Harremanen Eskola

Giza Harremanen Eskola edo Giza Harremanen Teoria 1930eko hamarkadatik garatututako teoria soziologikoa da, giza motibazioak, bereziki enpresa barruan, aztertu zituena, autorrealizazioa, sozializazioa eta bestelako faktore psikologikoak langileen produktibitatea baldintzatzen dutela baieztatuz. Giza Harremanen Eskola Elton Mayo psikologoak zuzendutako Hawthorne esperimentuetatik garatu zen, langileengan inguruko kondizio fisikoak baino, talde bateko kide sentitzea, lidergo estiloa eta beste motibazio psikologiko batzuk garrantzitsuenak zirela frogatu zutenak. Horrela, Giza Harremanen Eskola  langilea makinatzat hartzen zuen taylorismoaren eta antolaketa administratiboa garrantzia nabarmentzen zuen fayolismoaren aurka sortu zen.

Hiztegia: ingelesez, Human Relations Movement, Human Relations Theory.