Gizarte ekonomia

Gizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da.  Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste ezaugarri batzuk. Gizarte ekonomian baitan bildu ohi dira Gobernuz Kanpoko Erakundeak, kooperatibak eta antzekoak eta fundazioak.