Estatus soziala

Estatus soziala edo gizarte estatusa subjektu batek gizartean duen maila da, besteena baino handiagoa edo txikiagoa edo besterik, ezartzen duen kontzeptu konplexu edo konstruktoa da, subjektuari balioa, ospea edo ohorea esleitzen dizkiona. Estatusa finkatzen duten faktoreak anitzak dira: sozioekonomikoak (soldata, etxea, ...), fisiko edo estetikoak. trebakuntza edo maila akademikoaren lotuak, geografikoa (nongotarra den) edo boterearekin lotuak. Bestalde, estatus soziala gizarte estratifikaziorako eta klase sozialen eraketarako irizpide nagusia da. Esan liteke estatus sozial bat partekatzen duten pertsonek klase sozial lauso bat osatzen dutela, komunitate moduko bat (adibidez, unibertsitateko irakasleak, sendagileak, auzo aberats batean bizi direnak, ...). Beste alde batetik, estatus soziala atxikia (herentziaren bitartez) nahiz eskuratua (merituen bitartez) izan daiteke.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Estatus soziala"; Gizapedian, 19 ekaina, 2020, https://gizapedia.hirusta.io/gizarte-estatusa-soziala/.

Beste hizkuntzetan: ingelesez,social status; gaztelaniaz, estatus social.

Erreferentziak